XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) inkontzientea: sinbolotik gauza sinbolizaturako erlazioa da, edota, hizkuntzalarien bokabularioa erabiliz, adierazletik adierazirakoa.

Shamanak hizkera batez hornitzen du gaixoa, eta hizkera horretan adieraz daitezke zuzenean egoera formulatugabeak, eta beste inolako moduz formulaezinak.

Eta berbazko adierakin horretara iragaitea da (aldi berean bidea ematen duelarik forma ordenatu eta ulergarri batean bizitzeko, hori gabe anarkikoa eta esanezinekoa litzatekeen, egungo esperientzia bat) prozesu fisiologikoaren desblokeoa eragiten duena, hau da, gaixoa nozitzen ari den sekuentziaren birmoldaketa, zentzu faboragarri batean.

Ikuspegi honetatik, sendakuntza shamanistikoa, gure medikuntza organikoaren eta psikoanalisiaren gisako terapeutika psikologikoen arteko erdibidean kokatzen da.

Haren originalitatea zeratik dator, nahaste organiko bati aplikatzen diola terapeutiko psikologikoetatik oso hurbileko metodo bat.

Nolaz da hori posible.

Shamanismoaren eta psikoanalisiaren arteko konparazio hertsiago batek (eta horrek ez darama, gure pentsakeran, azken horrekiko inolako intentzio oiesik) puntu hau zehazteko aukera emango digu.

Bi kasuetan, dela beste indar psikologiko batzuen aldetiko errepresioaren poderioz, dela erditzearen kasuan esaterako, ez psikikoa, baizik eta organikoa edota bestegabe mekanikoa den haien natura propioaren poderioz, ordurarte inkontzientean geratutako zenbait gatazka eta jarkikortasun kontzientera eramatea da asmoa.

Halaber bi kasuetan, gatazkak eta jarkikortasunak desegin egiten dira, ez ordea gaixoak haietaz gero eta gehiago jasotzen duen ezagutza, benetako edo suposatua medio, baizik eta ezagutza horrek posible bihurtzen duelako esperientzia espezifiko bat, esperientzia horretan barrena gatazkak haien aurrerapide librea ametitzen duten ordena eta plano batean azaltzen direlarik, eta haiek deskorapilatzera bideratzen dituelarik.

Bizi izandako esperientzia horrek, psikoanalisian, abreakzio izena hartzen du.

Jakina da, horrek baldintza gisa analisiaren esku hartze ez-probokatua daukala, eta hori, gaixoaren gatazketan, transferraren mekanismo bikoitzaren bidez sortzen da, haragi eta odolezko protagonista baten gisa, eta haren aurrez aurre azken horrek berriro zertu eta esplizita dezake formulatugabe geraturiko hasierako egoera bat.

Ezaugarri horiek guztiak kausitzen dira halaber sendakuntza shamanistikoan.

Horretan ere, esperientzia bat eragitea da xedea, eta, esperientzia hori organizatzen den heinean, subjektuaren kontrolaz kanpo kokaturiko mekanismoak espontaneoki erregulatzen dira (...)